Kanal nanojariakorrak dituen gailu bat zigilatzea

Helburua

DNA detektatzea, nanokanaletan luzatuz.

Emaitzak

Kanal nanojariakorrak dituen gailu bat zigilatzea.

Kanal nanojariakorrak dituen gailu bat zigilatzea

DNA analizatzeko gaur egungo metodoetan, molekula bakoitza milioika zatitan ebaki behar da, segmentu bakoitzaren erreplika egin, tamainaren arabera sailkatu eta DNAren jatorrizko harizpiak berreraiki, prozesu garesti eta motelen bidez.

DNA-harizpiak luzatzeko prozesuak —hau da, DNA-molekulak kanal nanojariakorretan konfinatuz lerrokatzea— aukera berri bat dira DNAren analisirako eta detektatze biokimikorako, eta, haiei esker, posible da prozesu horiek bizkortzea eta kostuak murriztea.

Gailu horiek lortzeko (eta nanokanalak dituzten beste batzuk lortzeko; adibidez, analito kargatuak bereizteko gailuak lortzeko), beharrezkoa da erabiltzen diren itsaste-prozesuak sendoak izatea eta prozesu horiek kanalak ez kolapsatzeko bezain indar txikia erabiltzea.