Tekniker

Instalazio handiak mantentzeko eta ikuskatzeko robotak

Helburua

Neurri handiko instalazio industrialen mantentze lanak hobetzea, ikuskapen lanak beren kabuz egiten dituzten robotak erabiliz.

Emaitzak

Eragiketa kostuen murrizketa, instalazioak modu efizientean zainduta.

robotak, Mantentze lanak, inspekzioa, instalazioak

Kasu honetan, instalazio handiak, esaterako, energia termosolar eta elektrikoko lantegietako instalazioak mantentzeko lanetan egoten diren arazoei heldu zaie, izan ere, instalazio horiek oso ezaugarri bereziak dituzte, hauek esaterako: oso handiak dira, puntu asko izaten dituzte ikuskatzeko, eta ikuskapen horietarako teknika ugari erabili behar izaten dituzte, eta teknikariek lan baldintza oso arriskutsuetan lan egin behar dute.

Horretarako, zerbitzuko robotak erabili dira neurri handiko produkzio plantetan ikuskapen lanak modu autonomoan egin ditzaten.  

Robotek instalazioen egoera berrikusten dute, parametro bat baino gehiago neurtzeko prestatuta daudelako, neurketa robotek daramatzaten eta manipulatzen dituzten sentsoreen bidez eginez. Eta gainera, instalazioen egoera ikuskatu ere egin dezakete, era berean teknika ez suntsitzaileak erabiliz akatsen bat edo hondatuta dauden elementuak identifikatuta.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu