Tekniker

Ikusmena aztertzeko eta diagnostikatzeko makina automatikoa

Helburua

Paziente baten ikusmena erabat automatikoki aztertu eta diagnostikatzeko gai den makina bat eraikitzea.

Emaitzak

Aurreserie bat eraiki da zortzi makinarekin, eta orain bezeroa baliozkotzen ari da makina horiek (Davalor Salud). 

Ikusmena aztertzeko eta diagnostikatzeko makina automatikoa

Proiektu handinahia da, izan ere, paziente baten ikusmena erabat automatikoki aztertu eta diagnostikatzeko gai den makina bat bilatzen da, horretarako sistema mekatroniko aurreratuak erabiliz, ikuspen sistemen eta irudiak analizatzeko softwarearen laguntzarekin.  

Makina osoaren garapena IK4-TEKNIKERen esku egon da, eta irudiak analizatzeko softwarearen zatia, berriz, Davalor Salud enpresaren ardura izan da.

Lehenengo makinak entregatzen ari dira eta laster sistema baliozkotzeko probak egiten hasiko dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu