IK4k sari bat jaso du Vodafone Deia Innovation 2016 sariketan.

Data 23-09-2016 IK4-TEKNIKER

Garapen Zientifiko Teknologikoa kategorian jaso du saria IK4 Research Alliance-ek Vodafone Deia Innovation sariketaren bigarren edizioan.

Vodafone Deia Innovation II. sariketan sarietako bat jaso zuen atzo IK4 Research Alliance-ek Bilboko Guggenheim museoko auditoriumean. Aipatu sariketan, aitortza egiten zaie Euskadiko berrikuntza-ekimenei.

Iñaki Aranburu IK4 Research Alliance-eko lehendakariak jaso zuen saria, Garapen Zientifiko Teknologikoa kategorian, Aliantzak 10 urteko bizitzan egindako ibilbidearengatik.

Hitzaldi labur batean, bederatzi zentroak elkartzeak duen garrantzia jarri zuen agerian, lorpen handiagoak egin nahi badira.

Bederatzi euskal zentro teknologikoren arteko aliantza da IK4, eta eredu federalaren alde egin dute teknologia zenbaiten inguruan, ezagutza sortzeko, maila teknologiko altuagoko erronkei aurre egiteko eta euskal enpresei laguntzeko, lehiakortasun eta enpresa-arrakastaren faktore gisa I+G+Bren alde egindako apustuan.

Sariketan, hainbat kategoriatako sariak eman zizkieten Gipuzkoako Foru Aldundiari, Vitoria-Gasteizko Udalari eta Elecnor zein Idom enpresei.