IK4-TEKNIKERek presentzia nabarmena edukiko du Automobilgintza arloko kalitateari buruzko biltzarrean, Bilbon

Data 20-10-2016 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

Urriaren 20an eta 21ean egingo den topaketaren babesleetako bat da zentro teknologikoa.

4.0 Industriako azken aurrerapenen eta aurrerapen horiek motorraren sektorean ezartzearen inguruko eztabaida sustatzeko xedez, IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak parte hartuko du Automobilgintza arloko kalitateari buruzko biltzarraren XXI. edizioan. Bilbon egingo da, urriaren 20an eta 21ean.

Geografia nazionaleko hainbat puntutako 250 pertsona biltzen ditu hitzorduak urtero. Hitzaldiz osatutako egitaraua prestatu da; hiriburu bizkaitarreko Euskalduna Jauregian entzun ahalko dira, lehenengo egunean. Bestetik, bisitak egingo dira ikerketa-enpresa eta -erakundeetara, bigarren egunean.

Ekitaldiaren babesle gisa hartuko du parte zentroak, eta "Industry 4.0 eta Metrologia" hitzaldia emango du. Horren bidez, etorkizuneko lantegi adimenduen beharrak asebetetzeko orduan metrologiak duen garrantzia azalduko da.

Gainera, hilaren 21ean, ekitaldira bertaratuko direnen bisita jasoko du IK4-TEKNIKERek, eta zentro teknologikoaren instalazioak zein lan-ildo nagusiak ezagutzeko aukera edukiko dute horiek. Lan-ildo horien artean, fabrikazio-prozesu aurreratuak, 4.0 metrologia, robotika eta automobilgintzako osagaietarako eta piezetarako garbiketa-zerbitzua daude. Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak (ENACek) espainiar estatuan egiaztatu duen eta ezaugarri horiek ditun bakarra da azken hori.

Eskakizun maila handiko sistemetan (motorretan, esekidura-sistemetan, direkzio-sistemetan edo sistema elektronikoetan, adibidez) sartuko diren piezek eta osagaiek duten hondar-kutsadura aztertzea ahalbidetzen du zerbitzu horrek, hutsegiteak saihesteko eta sistema horien bizitza baliagarria luzatzeko asmoz.

Urtero antolatzen da Automobilgintza arloko kalitateari buruzko biltzarra. Sektoreko profesionalak elkartzeko gunea da, eta ezagutza-trukea sustatu nahi du, hala nola, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kalitatearen eremura eramateko gaietan.

Sektoreko profesionalek ezagutu beharko dituzten trebetasun eta diziplina berriak, erraminta berrien integrazioa eta 4.0 Industriaren paradigma berriko bikaintasun-sistemak dira biltzarrean eztabaidagai izango ditugun kontuetako batzuk.

PDF deskarga