Tekniker-en lan egitea

Bidali zure CV-a eta lan aukerak begiratu

Teknikerren lan egitea

Prestakuntza-egonaldiak

Doktoretza

Ikerketa-alorrekin bat datozen doktoretzak sustatzea funtsezko faktorea da Tekniker-en estrategia teknologikoan.

Doktoretza-prozesuak ezagutza sortzeko ikerketa-proiektu baten esparruan egiten dira, eta 3-4 urteren buruan doktore-gradua lortzeko egokiak diren baliabide teknikoak eta testuingurua ematen zaizkio doktoregaiari. Bereziki zaintzen dugu doktoregaiaren, tesia zuzentzeaz arduratzen den unibertsitatearen eta Tekniker-en duen tutorearen edo zuzendarikidearen arteko harremana, harreman sendo eta egonkor bat egiteko, hala prozesua hobeto joan dadin.

Gradu edo master amaierako praktikak eta lanak

Tekniker-ek esparru-hitzarmenak egin ditu hainbat unibertsitaterekin, ikasleen hezkuntza-garapena eta ikaskuntza bultzatzeko. Praktiken bidez, benetako ezagutzak eta esperientziak geureganatzen dira, kontzeptu teorikoak aplikatzen dira, eta laneko inguruan pertsonen arteko harremanetarako portaerak praktikan jartzen dira.

Urtero, prestakuntza-espezialitate askotariko ikasle ugarik egiten dute gradu- edo master-amaierako lana (ingeniaritza industriala, mekanika, automatizazioa eta kontrola, elektronika, telekomunikazioak, kimika, zientzia fisikoak, informatika, enpresen administrazio eta zuzendaritza).

Ikasleak integratu eta lantaldeetan parte hartzen dute, laneko ingurunea ezagutzen dute, beren espezialitatean sakondu eta lanean dihardute, eta ikasketa-amaierako lana egiten dute goi-mailako ekipamendua eskura izanik. Horrek guztiak lan-munduan txertatzen eta ikerkuntzarako bokazio berriak identifikatzen laguntzen die.

Ikerketa-egonaldiak

Ikertzaileen ikerketa-egonaldia oso tresna interesgarria da, ezagutza partekatzeko eta elkarrengandik ikastea sustatzeko.

Ezagutza sortzeko prozesuaren esparruan, Teknikerreko eta erreferentziako enpresa eta unibertsitateetako profesionalen trukea egitea bultzatzen da. Aldi baterako egonaldi horietan, profesional bisitariak eta gure ikertzaileek beste ikerketa-talde batzuekin ikasten dute, eta ezagutza partekatzen. Gainera, etorkizunean lankidetzan aritzeko bideak egiten eta irekitzen laguntzen dute.