IK4-TEKNIKER Euskaraldiarekin bat!

Data 19-10-2018 IK4-TEKNIKER

IK4-TEKNIKERek bat egin du Euskaraldiarekin lanean euskararen erabilera bultzatzeko helburuz.

IK4-TEKNIKERek euskararen erabilera bultzatzeko ahaleginean bat egin du aurten Euskaraldiarekin.

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan euskararen erabilera (etxean, lanean, eskolan edo kalean) handitu eta eguneroko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrera eramango duen ekimen da.

Ekimenean parte hartu nahi duen bakoitzak “Ahobizi” edo “Belarriprest” rola hartu beharko du eta 11 egun horietan zehar rol hori aurrera eraman.

Batetik, “Ahobizi” rola euskaraz jakin eta euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen duten pertsonei dago zuzenduta eta bestetik, “Belarriprest” rola aukeratzen dutenek euskara entzuteko prest daudela adieraziko dute, beraien txaparen bidez kontuan izan gabe zein hizkuntzatan erantzuten duten.

Euskaraldia IK4-TEKNIKERen

Ekimen hau lagundu eta bultzatzeko IK4-TEKNIKERek aurtengo apirilaren 3tik “IK4-TEKNIKEReko Euskaraldia” jarri du abian eta hamabostean behin, hau da, hilabetean bi asteazkenetan teknologia zentroko kideek “Ahobizi” edo “Belarriprest” izateko aukera dute.

Gogotsu eta konpromiso handiz hartu dute erronka hau langileek lanean euskararen erabilera bultzatzeko aukeratzat hartuta.

Animatu eta hartu parte Euskaraldian!