IK4-TEKNIKER-ek motor elektrikoak egiteko dituen gaitasunak erakutsiko ditu Go Mobility azokan

Data 26-11-2018 IK4-TEKNIKER Tags Azokak .

Zentro teknologikoak mugikortasun iraunkor eta energia-biltegiratzearen arloetan landutako azken garapen teknologikoak erakutsiko ditu topalekuan.

 

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak Go Mobility industria azokan parte hartuko du azaroaren 27 eta 28an. Industria eta mugikortasun iraunkorraren arloan lan egiten duten Europako hegoaldeko profesionalen topaketa da ets Irungo Ficoba Erakustazokan ospatuko da haren lehen edizioa.

IK4-TEKNIKER-ek 3. pabilioiko 3-12 espazioan izango du bere standa topaketa honetan eta motor eta generadore elektrikoan diseinu, fabrikazio eta entseguak erakutsiko ditu, baita mugikortasun iraunkor eta adimendua garatzen laguntzeko helburuarekin, neurrira egindako potentziadun ekipo elektronikoak gauzatzeko duen gaitasuna ere.

Sektore industrialen ingurugiro iraunkorraren alde egin duen apustuan, zentro teknologikoak automobilgintzaren sektorea aldatzeko esfortzuan ardaztu du bere espezializazio eta garapen teknologikoa, motor hibrido eta elektrikoak sustatuz. IK4-TEKNIKER, hiru erakusgai aurkeztuko ditu azoka honen lehen edizio honetan.

Motor elektrikoak

Lehengoa imanik gabeko motor elektriko bat da, erreluktantzia kommutatua eta fluxu axiala dituena, eta ibilgailu elektrikoetan txertatzeko diseinatu da. Ekipo hau VENUS proiektuaren esparruan garatu da, imanik gabeko motor-gama berria ekoizteko helburuarekin sortu zen ekimena, merkaturatzen diren ibilgailu elektriko gehienetan erabiltzen diren motorrak ordezkatzeko.

Bigarren erakusgaia poster baten bidez aurkeztuko da, eta VENUS ekimenaren esparruan garatutako motorraren ondorengo bertsio bat da. Honako hau ere, imanik gabeko motor elektrikoa da, erreluktantzia kommutatua duena, baina zeharkako fluxua dauka, eta erreduktorea errotoreari txertatzen zaio, kostuak murrizteko eta ibilgailuak hartzen duen espazioa gutxitzeko diseinatu da. Erakusgai hau hiriko ibilgailu elektrikoaren kontzeptu berri bat garatzeko helburua duen WEEVIL proiektuaren barruan kokatzen da, hots, ibilgailu elektriko seguruago, trinkoago eta efizienteagoa.

Bi motor berritzaile hauek erakustean IK4-TEKNIKER-ek motor eta generadore elektrikoen diseinu, fabrikazio eta entseguan duen gaitasuna erakutsi nahi du, dagoeneko merkatuan dauden produktuak hobetzeko eta neurrira egindako garapen osoko soluzioen beharrak estaltzeko.

Potentziazko elektronika sektore desberdinetarako

Azkenik, SiC (Silizio Karburoa) erdieroaleak dauzkan alderantzikagailu trifasiko bat erakutsiko du IK4-TEKNIKER-ek. GANICS proiektuaren esparruan garatu da eta inertziazko bolanteetan oinarritutako energia-metaketarako sistema batean txertatu da.

Ohiko teknologiarekin alderatuta, kommutazio-galera txikiagoak dauzkate erdieroale horiek, eta, horrela, kommutazio-maiztasuna areagotzen eta korronte-harmonikoak murrizten dira. Ondorioz, efizientzia hobetzen da, eta sistemaren bolumena eta pisua gutxitzen. Kommutazio potentzia eta frekuentzia oso altuak lortzeko etorkizun handiko alternatiba moduan aurkezten da alderantzikagailu hau.

Garapen teknologiko honekin, zentroak neurrira egindako potentziazko ekipo elektronikoak garatzeko duen gaitasuna erakutsi nahi du. Ildo honetatik IK4-TEKNIKER-ek potentziadun ekipo elektronikoak diseinatzen, garatzen eta egiaztatzen ditu eremu desberdinetan aplikatzeko, hala nola, industria, garraioa edo energia.

Go Mobility

Go Mobility nazioarteko ekimena da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Ficobako antolakuntzaren laguntzarekin, fabrikatzaileentzat, industria laguntzailearentzat, hornitzaileentzat eta ikerketa-zentroentzat.

Sektorean egin diren azken berrikuntzak bilduko dituen erakusketa-guneaz gain, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru dauden programatuta, halaber, ibilgailuetarako test-eremu bat jarriko da, matchmarking-a egingo da, enpresatara bisitak egingo dira, eta Go Mobility sariak banatuko dira.

Beraz, azoka honen lehen edizio honen helburua eragile desberdinen arteko topalekua izatea da, harremanak sustatzeko, proiektu berritzaileak bultzatu eta lurraldeko industria eraldatzeko.

PDF deskarga