Gainazal multifuntzionalak: laborategitik merkatura

Data 17-01-2019 IK4-TEKNIKER

IK4-TEKNIKERek gainazal multifuntzionalen soluzioan enpresa bakoitzaren premiei egokitutako funtzionaltasunak sortzeko eta industrializatzeko ikuspegi osoa eskaintzen die.

IK4-TEKNIKERek ibilbide luzea egin du gainazal funtzionalen garapenean, hainbat ezarpen eta materialekin. Horri eta zehaztasuneko ingeniaritzan nahiz prozesuen automatizazioan dituen gaitasunei esker, azken garapenak laborategitik merkatura eraman daitezke. Gainera, gaitasunak ditugu ingeniaritzan, automatizazioan, robotikan eta prozesuen eskalatzean, non funtzionalitate eta teknologiarik berritzaileenak garatzen ditugun, merkatuaren etorkizuneko beharrei aurrea hartzeko.

Urte hauetan geureganatu ditugun ezagutza eta eskarmentu guztiek bat egiten dute gainazal multifuntzionalen soluzioan, eta, horrekin, enpresa bakoitzaren premiei egokitutako funtzionaltasunak sortzeko eta industrializatzeko ikuspegi osoa eskaintzen diegu enpresei.

Konponbideak hainbat fase hartzen ditu: karakterizazioa eta hasierako diagnostikoa, estrategia eta teknologiarik egokienak aukeratzeko; gainazal multifuntzionalen garapena eta egokitzapena, eta irtenbideen ezarpen industriala. Horrek guztiak aukera ematen digu bezeroekin ibilbide osoa egiteko, hasierako garapen-faseetatik prozesu zein produktu berritzaileak merkaturatzen diren arte; hortaz, konponbide integralak eskaintzen dizkiogu industriari.

PDF deskarga