Fabrikazio aurreratua

Fabrikazio aurreratua

Fabrikazio aurreratuaren estrategia aurrerapausoak ematea da, eta fabrikazio-jarduera aurreratu, ezagutza intentsibokoak eta balio erantsi handiagokoak lortzea.

Produktu berriak eta prozesu hobeak lortzeko abangoardiako teknologiak erabiltzea landu beharreko arlo kritikoetako bat da, beste batzuekin batera, hala nola diseinuan edo markan hobekuntzak egitea, industriaren elementu kritiko diren heinean.