ETEentzako robotika: proiektuak aurkezteko deialdia irekita

Data 24-09-2018 IK4-TEKNIKER

ESMERA proiektuaren partzuergoak, IK4-TEKNIKER-en parte-hartzea ere baduena, deialdi berria ireki du Europako ETEekin robotikako proiektu berritzaileak hautatzeko.

Robotikaren arloan Europako enpresa txiki eta ertainen (ETEen) ahalmen berritzailea sustatzeko xedearekin, ESMERA proiektua (European SMEs Robotics Applications) osatzen duten enpresen partzuergoak, horien artean IK4-TEKNIKER-ek, ETEei zuzendutako lehen deialdia ireki du, ikerketa eta saiakuntza proiektu txikien proposamenak aurkeztu ditzaten.

Horrela, partzuergoak robotika teknologiak garatzen edo erabiltzen dituzten ETEak animatzen ditu teknologia berriak proposatzera eta erabiltzera, arazo errealei heltzeko eta merkatuko sektoreek eskatzen dutenari erantzuteko.

Deialdiaren zehaztapenak

  • Lantaldeen antolakuntza

ETEek banaka zein partzuergo txikietan antolatuta aurkeztu ahal dute proiektua edo saiakuntza. Bigarren kasu horretan, I+G-ko organismoak edo bere gaitasuna osatzen duten beste enpresa batzuk (ez dira ETEak izan behar derrigorrean) bildu ditzakete. Bi kasuetan ere, erronka bakoitzeko irabazleei 200.000 euro arteko finantzaketa emango zaie.

  • Aplikazio-eremuak

Lehen deialdi honetarako, industriako zortzi erronka erreal definitu dira, robotikako soluzio berritzaileak eskatzen dituztenak.

Erronkak, energia, fabrikazioa, eraikuntza eta nekazaritza-elikaduraren sektorekoak, berritzeko aukeren arabera hautatu dira; horrela, ETEek askatasun osoz bilatu ditzakete soluzio berriak.

Zortzi erronken deskribapen zehatza

  • Hautaketa-prozesua

Pertsona aditu eta independenteek jasotzen diren proposamen guztiak aztertu eta ebaluatuko dituzte, eta horien artean hamasei proiektu hautatuko dituzte hiru irizpideren arabera: “bikaintasun teknikoa”, “inpaktua” eta “proposatutako lan plangintza”.

Soluzioa bi fase lehiakorretan garatuko da, bakoitza bederatzi hilabete iraungo duena:

Lehen fasean hamasei proiektu edo saiakuntza hautatuko dira, proposatutako erronkari aurre egiten saiatu eta haien artean lehia dezaten.

Bigarren fasean, zortzi proiektu hautatuko dira lehen fasean hautatutako hamasei horien artetik; zortzi horiek laguntza osagarria jasoko dute proposatutako soluzio teknologikoaren garapen industrialerako eta negozio-plana prestatzeko.

  • ESMERA taldearen eginkizuna

Alde batetik, robotikan espezializatutako lau zentrok, ESMERA partzuergokoak, ETEen eskura jarriko dituzte beren ezagutza, ekipamendua eta saiakuntzak egiteko baliabideak, ikerketa industriaren beharretara hurbiltzeko:

  • Laboratory for Manufacturing Systems and Automation (LMS), Patrasko Unibertsitatea 
  • Commissarat à l´Énergie Atomique et aux Énergies Alternatives (CEA)
  • Technische Universität München (TUM)
  • IK4-TEKNIKER

Bestetik, hiru enpresek, hauek ere ESMERA partzuergokoak, eginkizun erraztailea izango dute, izan ere, ETEei lagunduko diete negozio-eredua garatzen eta “ideia merkatura eramaten”.

  • Blue Ocean Robotics
  • COMAU
  • R.U. Robots
  • Epeak eta proposamenen bidalketa

ETEek deialdi askean bidali ahal dituzte beren proposamenak, ESMERA proiektuaren webgunearen bidez, 2018ko urriaren 31 arte.

Deialdiaren baldintza zehaztuak kontsulta daitezke hemen

Proposamenak aurkezteko, derrigorrezkoak dira hemen deskribatzen diren txantiloia eta prozesua.

ESMERA proiektuak bigarren deialdi bat egingo du 2019ko udazkenean, energia, fabrikazioa, eraikuntza eta nekazaritza-elikaduraren sektoreko erronka berriekin.

“Robotikako finantzaketa aukerak eta erabilerak” jardunaldia

Informazio gehiago nahi?

Eman izena “Robotikako finantzaketa aukerak eta erabilerak” doako jardunaldirako, datorren irailaren 28an Madrilgo Parke Zientifikoan, Entzungelan (-1 solairuan) egingo dena; Robotikaren arloko enpresa, ekintzaile, I+G-ko erakunde, transferentzia agente, ikerlari eta inbertitzaileei zuzenduta dago.

Jardunaldiaren egitaraua eta inskripzioak