Tekniker

Estaldura selektiboa zilindro-kolektore parabolikoen hodietarako

Helburua

Xurgatze-gaitasun handia eta emisibitate txikia dituen estaldura selektiboa, tenperatu altutako eguzki-planta termoelektrikoetarako.

Emaitzak

Geruza anitzeko estaldura funtzionala garatzea zilindro-kolektore parabolikoetako lau metroko hodi errealetan.

Estaldura selektiboa, zilindro-kolektore parabolikoak, hodiak, eguzki-planta

Eguzki-planta termoelektrikoetarako zilindro-kolektore parabolikoaren teknologiak funtsezko zeregina dauka energia berriztagarrien sektorean, 1.500 MW-tik gorako gaitasun operatiboa baitauka mundu osoan.

Teknologiaren lehiakortasuna areagotzeko, planten eraginkortasuna handitu behar da. Eraginkortasun hori areagotzeak lan-tenperatura igotzea dakar, egungo 400ºC-en gainetik.

Hala ere, gaur egungo xurgagailu selektiboak 400ºC-tik gorako tenperaturetan degradatzen dira.

Kasu honetan, geruza anitzeko estaldura funtzional bat garatu zen lau metroko luze zuten hodi errealetan. Geruza hauez osatuta dago: erradiazio infragorria islatzen duen geruza metalikoa, matrize dielektriko gainean partikula metalikoekin eratutako cermet motako erradiazio ikusgarriaren geruza xurgatzailea eta errefrakzio-indize txikiko oxidoaz eratutako isla-kontrako geruza, tenperatura altuagoetan lan egiteko gai dena.

Estaldurak 600ºC-ko tenperaturetan lan egin dezake, zahartze azeleratuko entseguetan degradatu gabe.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu