Tekniker

Estaldura oso-oso gogorrak osagai mekanikoetarako

Helburua

Propietate hobeak dituen geruza bat lortzea, aplikazio mekanikoetarako, adibidez, automobilgintzako osagai, engranaje edo ebaketa tresnetarako. 

Emaitzak

Geruzak erabat isotropoak eta dentsoak, ohiko sputtering teknikarekin lortu ezin direnak.

Estaldura oso-oso gogorrak osagai mekanikoetarako

PVDa estaldurak egiteko teknologia bat da, hutsean lurrunduta lortzen diren geruza mehez egiten dena (hamarnaka nanometrokoak zein mikrakoak). Teknika horri esker, estaldura oso-oso gogorrak lortu daitezke, osagaien bizitza luzatzeko gai direnak. Gainera, material baten gainazalaren propietateak aldatzea ahalbidetzen du, nahi diren funtzionaltasunak lortzeko, esaterako korrosioaren eta urraduraren aurkako erresistentzia areagotzeko.

HIPIMS proiektua, berez, lurruntze teknologia berri bat martxan jartzea da, lurrundutako metalaren ionizazio handiagoa eta propietate hobeak dituen geruza bat lortzeko. Hobekuntza denbora tarte laburrean potentzia handiko pultsuak sortuz lortzen da; prozesu horrekin egun erabili ohi diren sputtering teknikekin baino ionizazio handiagoa lortzen da materialetan; beraz, higaduratik edo korrosiotik babesteko propietate hobeak dituzten materialak lortzen dira.

Teknika horren abantailetako bat da gaur egun dauden PVD makinetan ez dela aldaketarik egin behar teknologia hori ezartzeko. Diferentziarik handiena lurrungailuak elikatzeko iturrian datza.

Teknologia horretarako prozesu baldintzak eta, zehazki, material hau optimizatu ondoren, IK4-TEKNIKERek erabat isotropikoak eta dentsoak diren geruzak lortu ditu, ohiko sputtering teknikarekin lortu ezin direnak. Gainera, HIPIMS teknologiaren bidez lurrundutako tantalo nitruroaren laginen gainean egindako korrosio probek ohiko teknologiaren bitartez utzitakoek baino portaera hobeak erakutsi dituzte.  

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu