Produkzio-teknologia aurreratuen ildoa (PTA)
Aurkezpena
Produkzio Teknologia Aurreratuen (aurrerantzean PTA) ildoak etorkizuneko produkzio-sistemen alderdi guztiak biltzen dituen ikuspuntu globaletik aztertu nahi ditu fabrikazio-teknologiak. Ikuspegi horretan alderdi hauek sartzen dira:
- Produkzio-prozesu berrien garapena; horrekin batera, prozesu horiek industrian erabiltzeko behar diren baliabideak, gailuak eta kontrol- eta monitorizazio-sistemak zehaztuko dira.
- Industriak behar duen kalitatea eta produktibitatea ziurtatzen duten sistemak eta metodoak.
- Prozesuak etengabe hobetzea ahalbidetzen duten sistemak eta metodoak. Horien artean sartzen dira prozesu-baldintzak hobetzeko modelizazioa, monitorizazioa eta kontrola.
Informazio gehiago [PDF 87,01 KB]