Edukira joan

Espezializazioa = Tekniker

Gainazalen arloa

gainazalen arloa

Aurkezpena

Gainazalen espezializazio-arloak materialen gainazalen propietateak hobetzearekin eta zerbitzua ematean dituzten karakterizazio eta ebaluazioarekin zerikusia duten teknologia-talde zabal bat jasotzeko, garatzeko eta hura industriara transferitzeko lan egiten du.

Arlo horren jarduera tradizionaletako bat da lurrun-faseko estaldura-teknologiena, bereziki Physical Vapour Deposition (PVD) deritzona. Arlo horretan, higaduraren eta oxidatzearen kontrako estaldura gogor berriak garatzen dira, tresna eta sistema mekanikoetarako; marruskaduraren kontrako geruzak, eta estaldura apaingarriak eta korrosioaren aukakoak bainugeletarako, tradizionalen ordezkoak izango direnak, askotan oso kutsatzaileak baitira.

Estaldura-material berriak garatzeaz gain, espezializazio-arlo horrek laborategian nahiz industria-baldintzetan aplikatzeko beharrezko ekipamenduak diseinatzen eta eraikitzen ere lan egiten du, eta patente propioetan oinarritutako teknologia berritzailea sortu du. Beste lan-ildo bat plasma bidezko elektroxidazio teknologia da; teknologia hori baliagarria da higaduraren eta aleazio arinen (magnesioa, titanioa edo aluminioa) korrosioaren kontrako erresistentzia, biak, areagotzeko.

Teknologia berriak eta materialak

Ildo horretan bertan egiten da lan funtzio askotako estalduren sintesirako sol-gel teknologian, eta teknologia berriak garatzen ari dira gainazalen funtzionalizazio kimikorako; hala, propietate espezifikoak dituzten gainazalak lor daitezke, aplikazio katalitikoetarako eta adsortzio-aplikazioetarako. Horrez gainera, gainazalen kimikari dagokionez, aipatu beharreko jarduerak dira, batetik, polimero naturaletan oinarritutako gainazal polimerikoen garapena, nanoegiturazko indargarria duena, eta, bestetik, energia-eraldatzeko eta biltegiratzeko material berriak.

Gainazalen karakterizazioak propietate mekanikoei (estalduren itsaspena, gainazalaren gogortasuna, propietate elastikoak, etab.) nahiz fisiko-kimikoei (GDOES azterketak, behaketa mikroskopikoa, SEM, etab.) eragiten die. Tribologiaren eremuan, marruskadura-koefizientea eta higadura-abiadura neurtzeko protokoloak garatzen dira, ohiko urratze- eta atxikidura-egoerak simulatuz, bai isolatuta daudenean, bai bibrazioak (fretting) edo korrosioa daudenean.

Informazio gehiago [PDF 116,66 KB]

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57