Sistema adimendunen lerroa
Aurkezpena
Hautemateko eta erabakiak hartzeko gaitasuna duten sistemei autonomia-maila altua ematea da lerro honen helburua. Asmo hori betetzeko, sistemek honako gaitasun hauetako batzuk edo guztiak eduki beharko dituzte:
- Gaitasun sentsoriala
- Arrazoitzeko eta testuingurura egokitzeko gaitasuna
- Beste sistema batzuekin komunikatzeko gaitasuna
- Gizakiekin naturalki erlazionatzeko gaitasuna
- Jarduera-gaitasuna
Ikerketa-eremu hauetan garatzen dira gaitasun horiek:
- Ikusmen artifiziala
- Robotika
- Pertsona-makinaren arteko elkarrekintza
- Prozesuak automatizatzea
- Ikasketa automatikoa
- Txertatutako sistema elektronikoak
- Sentsore-sareak eta Power Harvesting-a
- Elkarrekintza
- Informazioa aztertzea
- Informazioa bistaratzea
Informazio gehiago [PDF 173,42 KB]