- Hemen zaude:
- Hasiera >
- Espezializazioa >
- Mikro eta nanoteknologien atala
Mikro eta nanoteknologien atala
Proiektu garrantzitsuak
- Osasunari aplikaturiko mikro eta nanoteknologiak (MICAS). MICAS proiektua lau jarduera estrategikoren inguruan gauzatzen da:
▫ Azido nukleikoak (DNA eta RNA) diagnostikatzeko-atzemateko gailua.
▫ Proteinak, hormonak, karbohidratoak eta gantzak banandu eta atzemateko plataforma.
▫ Mikrotresnak tresnentzat eta esku-hartze klinikorako.
▫ Material, prozesu, teknologia eta gailu osagarriak.
Enpresa parte-hartzaileak: TEKNIKER, IKERLAN eta CEIT.
- RFID txartel adimendunak garatzea produktu galkorren hotz-katearen trazabilitatea eta monitorizazioa egiteko (FreshLabel). FreshLabel proiektuaren helburu nagusia da RFID (Radio Frequency IDentification) txartel adimendunak garatzea, logistikarako: hotz-kateen trazabilitatea eta monitorizazioa; aplikazio nagusia produktu galkorren logistika da, batez ere elikagai freskoena, baina beste sektore batzuetan aplikatzeko aukera ere eskaintzen du, hala nola farmazia-sektorean.
Enpresa parte-hartzaileak: Microelectrónica MASERek, DECOEXSA, EROSKI taldea.
- Ortodontziarako bracket-ak. EUROORTODONCIA enpresak -CEOSA taldeko partaide da-goi-mailako produktuak fabrikatzen ditu, ortodontziako tratamenduetan erabiltzeko.
Orain arte, ortodontziako tratamenduak batez ere haurtzaroan erabili izan dira. Metalezko osagaiek ahoan ematen duten itxuragatik, helduetan haien erabilera mugatua izan da. Horregatik, polimero gardenean eginiko baina ezaugarri mekaniko egokiko bracket bat egiteko aukera aztertu zuen enpresak.
Enpresa parte-hartzaileak: EUROORTODONCIA.
- POCO - "Carbon Nanotube Confinement Strategies to Develop Novel Polymer Matrix Composites". Theme NMPko zazpigarren programa markoko Collaborative Large proiektu bat da. Proiektuaren partzuergoa 17 bazkidek osatzen dute, eta TEKNIKERek gidatzen du. Proiektuaren helburua da polimero-matrizea duten nanokonposite berriak lortzea, karbonozko nanohodiak dituztenak, ikuspuntu mekaniko eta elektrikotik eta biobateragarritasunaren aldetik ezaugarri hobeekin. Horretarako, nanokonpositeak fabrikatzean nanohodiak polimero-matrizearen barnean banatu, eta lerrokatzeko hainbat estrategia garatuko dira.
Enpresa parte-hartzaileak: EADS, ACCIONA, FIAT, PURAC.
- CONSOLI+DA. TEKNIKER da azpikontrataturiko ikerketa-erakunderik garrantzitsuena (2 M€) Abengoa Solar-ek gidatzen duen "CENIT:ConSOLI+Da" proiektuan.
- Balio erantsi handia duten produktuak diseinatzea karbonozko nanoegituretan eta polimero-erretxinetan oinarrituta (NANOCIT). NANOCIT 3 zentro teknologiko sektorialek (CTAG, ITC eta LEITATek) eta materialen 4 zentrok (ITMA, CTC, TEKNIKER eta AIMPLASek) osatzen dute. Zuzenean 3 sektore hartzen ditu (automobilgintza, zeramika eta ehungintza), eta zeharka, berriz, karbonozko nanoegituretan oinarritzen diren nanokonpositeak erabiltzeko aukera handia duten beste zenbait sektore, hala nola eraikuntza, aeronautika eta industria-makineria.
Enpresa parte-hartzaileak: CTAG, ITC, LEITAT, ITMA, CTC, AIMPLAS, TEKNIKER.
- New sustainable compressor oil production and use. Towards a long eco-efficient life cycle (SOILCY). TEKNIKER erakundeak gidatzen du, eta 10 herrialdetako 20 erakundek parte hartzen dute. SOILCY proiektuaren helburu nagusietako bat konpresoreentzat biodegradagarria den olio lubrifikatzaile bat egitea da. Horrela, normalean toxikoak izan ohi diren gehigarri antioxidatzaileak utzi, eta biolubrifikatzailea erabiltzean sortzen diren oxidazio-molekulak hartzen dituen solido espezifiko bat sortu nahi da. Proiektu honetan solido hori duen iragazki adimendun bat diseinatzea proposatzen da, eta bi konpresore-motatan balioztatzea.
Enpresa parte-hartzaileak: BIONOR, CYPSA, ADDINOL, WEARCHECK, PROFACTOR, CCJENSEN, ATMOS CHRAST, BETICO, UHA, UPV, STENUM, IVAM, CTOOLS, DIAD, MBAS, ATMOS ENGINEERING, VENTREX, CCTI, ICERP, TEKNIKER.
Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57