Edukira joan

Espezializazioa = Tekniker

Mantentze-lanen eta fidagarritasunaren ildoa

Mantentze-lanen eta fidagarritasunaren ildoa

Aurkezpena

Mantentze-lanen eta fidagarritasunaren ildoa ikerketarako eta teknologia eta estrategia berrienen aplikaziorako aditu-talde batek osatzen du, eta industriari balio erantsi altuko produktuak garatzen eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen laguntzea du helburu.

Makina-parkeen operazio eta mantentze-lan eraginkorrarekin lotutako hobekuntza-ekintzetan enpresari laguntzea du helburu arlo honetako eskaintza teknologikoak. Fidagarritasuna, eskuragarritasuna eta segurtasuna handitzen duten balio erantsi altuko produktuak garatzeko laguntza ere eskaintza horretan sartzen da. Eskaintza honen atzean 25 urteko esperientzia eta ezagutza dago, batik bat estrategiak definitzearekin eta mantentze-teknologia prediktiboak ezartzearekin erlazionatuta.

Elkarrekin erlazionatutako lau ezagutza-arlotan egituratua dago eskaintza:

  • Produktuaren fidagarritasuna - fidagarritasunean, eskuragarritasunean, segurtasunean eta kostuan optimizatzea, produktuaren bizi-zikloa kontuan hartuta (garapena, operazioa, mantentze-lana eta bizi-amaiera) kasu bakoitzari dagokion monitorizazioaren bidez.
  • Operazio-estrategiak - Operazioen eta mantentze-lanen optimizazioa instalazioetan, parkeetan eta flotetan, mantentze-teknologia aurreratuak selektiboki ezarrita.
  • Informazioa lortzea - Sentsoreak eta datu- eta testu-meatzaritzarako sistemak garatzea, eta horiek produktuetan eta prozesuetan aplikatzea.
  • Diagnostikoa eta iragarpena - Akatsen diagnostikoa (osagaien egungo egoera) eta iragarpena (etorkizuneko akatsen edo akats ageri berrien pronostikoa) automatizatzeko hardware- eta software-teknologiak. Horrela, akats ageri berriei aurrea hartu, eta mantentze-erabakiak hartzea erraztu egiten da.
esquema automatización de decisiones

Informazio gehiago [PDF 175,49 KB]

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57