Edukira joan

Espezializazioa = Tekniker

Doitasun-ingeniaritzako atala

Doitasun-ingeniaritzako atala

Aurkezpena

TEKNIKER erakundearen Doitasun-ingeniaritzako atalaren helburua da doitasun handiko sistema mekatronikoak garatzea. Atal honen barnean sartzen dira doitasun handiko sistemen ikerketarekin, diseinuarekin, fabrikazioarekin, egiaztatzearekin eta aplikazioarekin loturiko alderdiak.

Atal hau doitasun-diseinuaren printzipioetan oinarritzen da, eta garaturiko sistema bakoitzean printzipio horiek egokitasunik handienarekin aplikatzen saiatzen da. Nabarmendu beharrekoa da, printzipio horien artean, zein garrantzitsua den tresnak ondo aplikatzea, hala nola errore-aurrekontua, aurrediseinuen egokitasuna neurtzeko. Adibidez, hor ditugu orga eta egituren diseinu zinematikoa edo isostatikoa gisako soluzioak, edota Abbe edo Bryan-en lerrokatze-printzipioak gordetzeko helburua duten marko metrologikoak.

Atalaren helburua da, halaber, garatzen diren sistemak osatzen dituzten osagaien gaitasunak eta mugak ulertzea (gidatzeko sistemenak, eragingailuenak, neurtzeko sistemenak edo egiturazko soluzio eta materialenak), eta ezagutza eta esperientzia sortzea edo eskuratzea esparru berrietan, hala nola osagai malguen bidezko gidatze-sistemetan.

Neurketa eta egiaztatze dimentsionalaren esparrua ere hartzen du atalak bere gain, modu integralean. Horretarako, metrologia-zientziari berari dagozkion alderdiak ez ezik (metodologien garapenak, ziurgabetasunen ebaluazioa edo trazabilitatea bermatzeko soluzioak barne), hortik haratago neurtzeko sistementzako teknologiak garatzen ere badihardu, eta teknologia horiek industriara eramaten, soluzioak eta metrologiako ekipamendu espezifikoa modu globalean garatzeko proiektu modura.

Informazio gehiago [PDF 68,16 KB]

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57