TEKNIKER erakundearen elektromagnetismoa eta potentzia-azeleragailuen lerroaren barnean sartzen dira sostengu magnetikodun teknologian oinarritzen diren sistemak (teknologia hori eragingailu magnetiko aktiboetan oinarritzen da), baita partikulen azeleragailuen sistemak ere; azken horren barnean sartzen dira teknologia hauek (batzuk elektromagnetismoarekin oso loturikoak): goi-hutsa, irrati-maiztasunak, imanak, supereroankortasuna, kriogenia, ingeniaritza elektrikoa eta elektronikoa, mekatronika, materialen kontrola eta zientzia.
TEKNIKER erakundea, mekatronikan, fabrikazio-teknologietan eta mikroteknologietan espezializaturiko zentro teknologikoa denez, produktu generikoak garatzeko balioko duten ikerketa-esparru berriak aztertzen ari da, produktu horiek etorkizuneko industria-aplikazioetan erabiltzeko. Sostengu magnetikoaren kasuan, ikerketa-esparru hauek azpimarra daitezke: eragingailu magnetikoen konfigurazio berriak, prestazio handiko kontrol-elektronika, potentzia egokituko elektronika eta sentsorika.
Uste da eragingailu magnetikoak alor askotan erabili ahal izango direla. Gaur egun, batez ere produktu-lerro hauetan erabiltzen dira:
Potentzia-azeleragailuek materialen jokabidea aztertzen duten instalazio zientifiko handiak abiarazteko sistema osatzen dute, bai fotoien bidez (sinkrotoi-erradiazioa), bai neutroien bidez (espalazio-iturriak). TEKNIKER erakundearen elektromagnetismoen eta potentzia-azeleragailuen lerroaren barnean sartzen da instalazio handi horiek partikula-sortak aztertu eta diagnostikatzeko behar duten tresneria garatzea ere.
Informazio gehiago [PDF 90,62 KB]