Edukira joan

Espezializazioa = Tekniker

Sistemak identifikatzea eta kontrolatzea

Sistemak identifikatzea eta kontrolatzea

Aurkezpena

TEKNIKERen ikerketa-lerro bat da sistemak identifikatzea eta kontrolatzea. Zenbait teknologia menderatu behar dira horretarako, sistema fisikoen portaerei buruzko eredu errealistak lortzeko.

Batetik, diseinatu behar diren sistemak ezagutu egin behar dira, eta modelizazio-teknikak eta -estrategiak ezagutu eta garatu behar dira, baliozko ereduak lortzeko, bai benetako sistemarekiko portaera fidagarria izan dezaten, bai erabiltzeko modukoak izan daitezen.

Bestetik, simulatu egin behar dira, hau da, eredu horiek erabili, proposatzen diren funtzionamendu-agertokietan duten portaera aztertzeko. Hirugarrenik, ereduak baliozkotu egin behar dira; oro har, simulazioen emaitzak eta ereduetarako bereziki diseinatutako entseguak kontrastatuta eta eredu teorikoak eguneratuta.

Alderdi hori begien bistakoa bada ere, zailtasun handiak izaten ditu: entseguak egitea ez da erraza izaten (sentsore eta eragingailu espezifikoak behar dira), eta aurretik egindako eredu teorikoak korrelazioan jartzea ere ez. Lerroaren aplikazio garrantzitsuenetako bat da kontrolagailu egokiak garatzea, aztertzen ari den sistemaren portaera zuzena bermatzeko.

Oro har, esan daiteke TEKNIKER zentro teknologikoko sistemak identifikatzeko eta kontrolatzeko lerroan aritzeko asko jakin behar dela sentsoreei, eragingailuei, datuak eskuratu eta seinalea prozesatzeari, modelizazio-teknikei eta domeinu askotako simulazioari, kontrol-algoritmoei eta sistemen erregulazioari buruz.

Informazio gehiago [PDF 103,8 KB]

Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57