Energiaren Kluster Elkartea

Energiaren Kluster Elkartea (ACE) irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, 1996aren bukaeran sortua, energiaren eremuan diharduten euskal industrien lehiakortasuna hobetzeko asmoarekin.

ACE elkartearen barruan daude Euskal Herrian presentzia duten energiaren sektorearen balio kateko enpresa nagusiak (operadore energetikoak, ekipamendu eta osagaien fabrikatzaileak eta zerbitzu enpresak),  eskaintza zientifiko eta teknologikoko eragileak eta energiaren alorrean erantzukizunak dituzten administrazio publikoko organismoak.

www.clusterenergia.com