Tekniker

Energiaren erabileraren optimizazioa, barruti mailan

Helburua

Sistemak eta tresnak aztertzea, garatzea eta haiekin esperimentuak egitea, energiaren erabilera optimizatzeko, barruti mailan.

Emaitzak

Eskura dauden energia-iturri berriztagarrien kontsumoa maximizatzea, barrutiko azpisistemen efizientzia maximizatzea, eta, horren ondorioz, barrutiaren energia-kontsumoari lotutako CO2-emisioak murriztea.

Energiaren erabileraren optimizazioa, barruti mailan

AMBASSADOR proiektuaren helburua da sistemak eta tresnak aztertzea, garatzea eta haiekin esperimentuak egitea, energiaren erabilera optimizatzeko barruti baten perimetroan; horretarako, energia-fluxuak eta aurreikuspenak, kontsumoaren erabilera eta energia-ekoizpena kudeatuko dira.

Barruti bat osa dezaketen energia-sistemen portaera (estatikoa eta dinamikoa) sakontasunez aztertzen du proiektuak.

Informazio horretatik abiatuta, kudeaketa-sistemak garatzen dira; sistema horiek osagai mailan tokiko optimizazioak egiten dituzte, bai eta eraikin eta barruti mailan energia-kudeatzeko optimizazio-algoritmoak ere. Horrez gain, esku hartzen duten eragile guztien portaera-aurreikuspenak kontuan izaten dituzte sistemok.

IK4-TEKNIKERek garatu ditu barrutiko bero- eta hotz-sareak osatzen dituzten azpisistemetarako simulazio-ereduak eta optimizazio-algoritmoak.

Elektrizitatea metatzeko teknologiei buruzko ezagutza ere baliatu du (inertzia-bolanteak, erredox fluxuko bateriak...), eta portaera aurreikustea ahalbidetzen duten ereduak garatu ditu.

Halaber, komunikazio-soluzio bat garatzen parte hartu du; zehazki, barrutiaren kudeaketaz eta optimizazioaz arduratzen den software plataforma eta azpisistemak eta monitorizazio-elementuak elkarrekin konektatzeko aukera ematen duten protokolo generiko eta irekietan oinarritutako komunikazio-soluzioa.

Barrutiaren optimizazio orokorraren emaitza gisa, eskura dauden energia-iturri berriztagarrien kontsumoa maximizatzea eta barrutiko azpisistemen efizientzia maximizatzea lortuko da, eta, hala, barrutiaren energia-kontsumoari lotutako CO2-emisioak murriztuko dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu