Tekniker

Ekipo ondasunetarako mantentze lan prediktiboa

Helburua

Mantentze lanetarako estrategiak optimizatzea, energia kudeatzea produkziorako baliabide gisa, eta makinen fidagarritasuna hobetzea.

Emaitzak

Makinaren osasuna monitorizatzeko eta ebaluatzeko sistema txertatua.

Ekipo ondasunetarako mantentze lan prediktiboa

Kasu honetan, mantentze lan prediktiboa egiteko, erabilera, errendimendu edo baldintzari buruz atera daitezkeen datuak aztertuko dira, data mining tekniken bitartez, baldintza arruntetan egon ohi ez diren anomaliak identifikatzeko, akatsen diagnostikoa eta iragarpena egiten lagundu baitezakete.

Ateratako informazio horrek guztiak, IKT teknologien ezagutzari lotuta, aktibo guztien jarraipena modu kontrolatuan egitea ahalbidetzen du, cloud computing eta internet of things kontzeptu berrietan oinarritutako software sistemen bitartez. Erabiltzaileei erabakiak arin hartzen eta beren enpresaren aktibo guztiak analizatzen lagunduko dieten plataformak lantzen ari gara.

Adibide gisa, sentsore batzuek hartutako informazioa (energia sentsoreek, korronte sentsoreek…) eta makinatik eskuratu daitezkeen datuak erabiliz makina baten egoera monitorizatu eta ebaluatzeko gai den sistema txertatu bat diseinatu da.

Gainera, negozioa hobetzeko kudeaketarako seinaleak erabili nahi dira, kontuan izanda honako hiru kontzeptu hauek: iragarpenean oinarritutako mantentze estrategiak optimizatzea, energia gestionatzea produkzioaren baliabide gisa, eta fabrikatzaileek beren makinen erabileraren eta fidagarritasunaren gaineko ezagutzak eskuratzea ahalbidetzea. IK4-TEKNIKERek makinen osasuna ezartzea ahalbidetzen duten hainbat algoritmo garatzen dihardu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu