Tekniker

e-Osasungintza eta Gizarte Teknologia

Osasungintza elektronikoa

Bizitza independentea

Osasuna kudeatzeko laguntza

  • Etxekoa – Mugitu beharra
  • Anbulatorioan – Ospitalean
    • Autogestioa
    • Telemedikuntza
    • Telemonitorizazioa
    • Telerrehabilitazioa
    • Neurtzeko gailu eramangarriak
  • Erabakiak hartzen laguntzeko sistemak
  • Ingurune adimendunak / Telelaguntza
  • Robot laguntzaileak
  • Mugikortasuna/Komunikazioa
  • Lan-munduan sartzea
  • Robotika

Produktuaren garapena

Osasungintza elektronikoaren eta gizarte-teknologiaren sektorearen helburua da osasungintzari laguntzea eta balio erantsi handiko produktuak garatzea, pertsonen bizi-kalitatea hobetuko dutenak eta osasunarekin, zahartzearekin eta desgaitasunekin lotutako arazoei aurre egiten lagunduko dietenak.

IK4-TEKNIKERek, bere diziplina anitzeko ikuspegiarekin, bezeroei eta kolaboratzaileei laguntzen die, bai soluzio partzialak eta bai produktu osoak garatzen.

Osasuna

  • Pazienteen beharretara eta, batez ere, paziente kronikoen eta zaharren behar berezietara egokitutako telemedikuntza-sistemak (autogestiorako euskarria, telemonitorizazioa, telerrehabilitazioa), norberaren gaixotasunaren autogestioan gehiago esku hartzeko aukera emango dietenak. Soluzio horiek hainbat alderdi betetzen dituzte; adibidez, parametro medikoen monitorizazioa eta bizi-estiloak, hezkuntza edo arrisku-egoeren kudeaketa, eta osasun-hornitzaileen sistemekin integratzen dira, estandarrak betez. Soluzio horiek dagoeneko pazienteekin baliozkotu dira edo baliozkotzen ari dira ingurune errealetan.
  • Sentsoreak eta neurtzeko eta diagnostikoak egiteko gailu eramangarriak autodiagnostikoak egiteko eta erabilera profesionalerako. Horietan sartzen dira sektorearen estandarrak eta egiaztatze-beharrak betetzen dituzten komunikazioak, neurketa-algoritmoak eta sistema txertatuak.
  • Erabakiak hartzen laguntzeko sistema adimendunetan sartzen diren teknologiak dira, esaterako, hizkuntza naturalaren prozesamendua, teknologia semantikoak eta ikaskuntza automatikoa, pazienteei nahiz profesionalei erabakiak hartzen laguntzeko diagnostiko- eta tratamendu-faseetan.

Bizitza independentea

  • Ingurune adimendunak eta telelaguntza, erabiltzaileen informazioa jaso eta haien beharretara egokitzeko aukera ematen duten sistemetan integratuta. Etxeko inguruneetan aplika daiteke, helduei edo desgaitasuna dutenei lagunduz eguneroko lanak egiten, edo laneko inguruneetan, bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak lan-munduan sartzea erraztuz.
  • Mugikortasuna. Pertsonen mugikortasuna mugatzen duten urritasunak edo desgaitasunak konpentsatzeko aukera emango duten soluzio teknikoen diseinua, NOA gurpil-aulki adimenduna, adibidez.
  • Robot laguntzaileak, pertsonak ibiltzen diren lekuetan nabigazio autonomoko gaitasunak, interakzio naturala eta telepresentzia dituztenak, helduei edo muga funtzionalak dituztenei etxean edo egoitzetan laguntzeko.

Osasuna kudeatzeko laguntza

  • Nabigazio autonomoko eta pertsonekin edo beste robot batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak dituzten zerbitzu-robotak. Aplikazio-eremu posibleak asko dira, hala nola gidari gisa aritzea ospitaletan edo ingurune publikoetan, edo logistika-jarduerak egitea ospitaletan, batzuetan beste robot batzuekin konbinatuta, botika-dosiak prestatzen dituztenekin, adibidez.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu