Edukira joan

Agenda

HURRENGO Ikastaroak, jardunaldiak eta biltzarrak

Compartir:

  • < itzuliLUBMAT 2012 Kongresua
  • Lubrikazioa, Mantenimendua eta Triboteknologia
  • 2012ko Ekainak 6-8 :: Euskaduna Jauregia, Bilbo, Espainia

TEKNIKERek LUBMAT 2012 kongresua antolatu du
2012ko ekainaren 6a eta 8a bitartean, hirugarren LUBMAT kongresua egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Duela bost urte sortu zen LUBMAT, Erresuma Batuko Jost Institute for Tribotechnology erakundearen eta TEKNIKERen arteko lankidetzaren ondorioz.


Kongresu horretan, gai hauen inguruko ekarpenak eskatzen dira:
• Lubrifikazioaren kudeaketa.
• Tribologia.
• Lubrifikatzaileak eta gehigarriak.
• Fluido bereziak.
• Mantentze-lan eraginkorrak eta eragiketak.
• Fidagarritasuna eta jasangarritasuna.


LUBMATen ezaugarria izan da ahalik eta enpresa gehienengana iristea; gainera, Espainiako enpresentzat, gaztelaniarako aldi bereko itzulpena eskainiko da. Ikuspegi praktiko horren osagarri, kongresuaren aurreko egunetan (ekainaren 4an eta 5ean) ekoizpenaren inguruko ikastaroak emango dituzte kongresuan parte hartuko duten kolaboratzaile entzutetsu batzuek; datozen hilabeteetan zabalduko da ikastaro horien berri.
Ekitaldiko kolaboratzaile nabarmenak izango dira Espainiako Mantentze Lanen Erakundea, zuzenean, eta Mantenimiento aldizkariaren bitartez, eta nazioarteko ospea duten F+L Asia, Lubes'n'Greases, Noria eta STLE argitalpenak.
Bestalde, erakusketarako tartea ere eskainiko die kongresuak nahi duten enpresei; standak jarriko dira, nazioarteko bezero potentzialek kontsultak egiteko aukera izan dezaten.
Abstractak aurkezteko epea 2012ko otsailaren 5ean bukatzen da. Ekarpenei, izen-emateei eta ostatu-hartzeari buruzko informazio gehiago izateko, ikus kongresuaren webgune ofiziala: www.lubmat.org

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57