Tekniker-IK4 AECren -Kalitatearen Espainiako Elkartearen- Fidagarritasun Batzordeko kide da 2003tik. Batzorde hori da, Espainiako erreferentea eta foro nagusia Fidagarritasunaren esparruan (Fidagarritasuna, Eskuragarritasuna, Mantentzea eta Segurtasuna) esperientziak trukatzeari eta sustatzeari dagokionez. Fidagarritasunaren ingeniaritzaren berri emateko jardueren artean, urtero kongresu nazional bat antolatzen da; aurtengoa hamahirugarrena da (Fidagarritasunaren XIII. Kongresua).
Tekniker-IK4k parte hartzen du foro horretan, Mantentze-lanen eta fidagarritasunaren ildoaren lerroko esperientziak trukatuz enpresekin eta jarduerak aurkeztuz ikerketa-proiektuetan. Aurten, "Metodología para la selección de técnicas predictivas costo-efectivas izeneko" txostena aurkeztuko du.
http://www.aec.es/web/guest/congresos/congresos/2011-jornada-confiabilidad
Informazio gehiago [PDF 1,33 MB]