VISIO Biltzarraren laugarren edizioa Bilboko Alondegian egingo da 2011ko ekainaren 2 eta 3an.
VISIO 2011 Teknologiaren Zaintzari eta Lehiatzeko Inteligentziari lotutako gaiak elkar trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da, BEAZ Bizkaiko Berrikuntza Agentziak, IK4 Alianza Tecnológicak, SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak eta TECNALIA antolatzen dutena.
Hitzorduaren helburua zaintza estrategikoa sustatzen duten edota beren jarduera hobetzeko hori erabiltzen duten profesional eta antolakundeak bil daitezen laguntzea da. Jadanik hiru edizio burututa, VISIO hemen eta gure mugetatik kanpo ere gogoz itxaroten den topalekua bihurtu da.
Laugarren edizio honetan, VISIOk berriro ere Bilboz gozatzeko aukera eskainiko du. Hain zuzen ere hiriak Lee Kuan Yew World City Prize nazioarteko lehen saria (hiri eraberriketa onenari ematen zaion "nobel" saria) jaso berri du eta horrela agerian utzi du hiria leheneratzea ekonomia eta gizarte faktore ahaltsua izan daitekeela aldaketa bideratzeko, hiri egitura indartzeko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko.
http://www.conferencia-visio.com/