Edukira joan

Agenda

Ikastaroak, jardunaldiak eta biltzarrak OSPATUTA

Compartir:

Vigilancia Tecnológica
  • < itzuliIII. Ikastaroa/Oinarrizko Lantegia
  • Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorra
  • Madril:: martxoaren 2 eta 3an.

Krisialdian sartuta gaude. Bizirik irauteko bermea gero eta urrutiagoko tokietan saltzea da, produktu berriak ekartzea, gure negozioei beste norabidea ematea: alegia, mugitzea, berritzea.


Arrakastaz berritzea ez da kontu erraza, zalantzaldietan batez ere. Horretarako, ingurumenean gertatu diren aldaketak ulertzeko sistema bat sortu beharra dago, lehiakideak baino arinago erantzun ahal izateko.

Zaintza Teknologiako eta Adimen Lehiakorra metodologia bat da. Modu proaktiboan jokatzen laguntzen digu, eta, gainera, merkatuan gertatzen ari diren aldaketa teknologiko eta estrategikoei buruzko informazio sistematikoa ematen digu. Era berean aliatu berriak ezagutzen laguntzen digu. Horiek, izan ere, gure aldaketa-prozesuetan lagungarri izan baitaitezke.

Honela bada, gure gaur egungo produktu/zerbitzuak hobetzeko estrategia indar dezakegu, baita produktu/merkatuen dibertsifikazioa egin ere, negozio aukera berriak lortuz.

Martxoaren 2 eta 3an emango dugu, TEKNIKER-IK4aren laguntzarekin, III. Ikastaroa/ ZT-ALari buruzko Oinarrizko Lantegia.

http://www.cde.es/index.php?option=com_content&task=view&id=207&Itemid=410

 

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57