Tekniker

Botika-dosifikatzailea (Osasun-produktuak)

Helburua

Botika-dosifikatzaile baterako pieza kanal mikrofluidikoduna injekzio bidez fabrikatzea.

Emaitzak

Kanal mikrofluidikorako txertoak fabrikatzeko metodoa garatzea, eta txerto-sorta fabrikatzea.

Botika-dosifikatzailea

Enpresak botika-dosifikatzaile bat diseinatu zuen, zeinaren pieza kritikoa dosifikazioa kontrolatzen zuen kapilar mikrofluidikoa baitzen.

Pieza hori fabrikatzeko, ezinbestekoa zen injekzio bidez egitea, eta lortutako mikrokanala homogeneoa eta perdoi estukoa izatea.

Horretarako, altzairuzko txerto bat behar zuen, 50 eta 100 mikra arteko egitura eta 1eko aspektu-erlazioa duten moldeetarako.

Mikrofresaketa-kondizioak optimizatu ziren, injektatutako piezan bizarrak minimizatzeko eta gainazal-akabera on bat lortzeko.

15 txerto baino gehiago egin ziren. Hori horrela, dosifikazio autonomoko behar desberdinetarako prestatutako aukera zabal batekin merkaturatu ahal izan zuen produktua enpresak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu