Tekniker

Biomedikuntza

Biomarkatzaileak

Ehun-ingeniaritza

Osasun-produktuak

Ekipamendua

  • Enpresa farmazeutikoak
  • Enpresa bioteknologikoak
  • Terapia zelularrak egiten dituzten enpresak
  • Gainazal biofuntzionalak behar dituzten enpresak
  • Mikroinjekzio bidez fabrikatuak, polimero biobateragarrizkoak eta/edo biodegradagarrizkoak
  • Bio industria
  • Laborategiko prozesuak prozesu errepikakor eta erreproduzigarri bihurtu nahi dituzten enpresak

IK4-TEKNIKERek biomedikuntzaren sektorerako duen eskaintza lau eremutan bereizten da:

  • Biomarkatzaileen identifikazioa eta kuantifikazioa
  • Ehun-ingeniaritza
  • Mikroinjekzio bidez fabrikatutako osasun-produktuak
  • Bio industriarako ekipamendua

1. Biomarkatzaileen identifikazioa eta kuantifikazioa

  • Medikuntza pertsonalizaturako gorputzeko fluidoetako (biopsia likidoak) biomarkatzaileen kontrolean eta segimenduan interesatuta dauden enpresa farmazeutikoentzat eta bioteknologikoentzat.
  • Erraz erabiltzeko eta kostu txikiko gailuak, erabilera anbulatoriorako.
  • Detekzio azkarra eta kontzentrazio txikitakoa, mikroteknologiak eta nanoteknologiak erabiliz.
  • Detekzio multiplexatuko gaitasunak biomarkatzaile espezifikoen neurrira.

2.    Ehun-ingeniaritza

  • Terapia zelularrak egiten dituzten eta gainazal biofuntzionalak behar dituzten enpresentzat; adibidez, inplanteen fabrikatzaileentzat.
  • Zelulaz kanpoko 2D eta 3D matrizeen garapena (scaffold), hainbat materialetan.
  • Diseinu geometriko espezifikoa, zelula-diferentziaziorako eta -ugalketarako.
  • Estalduren eta/edo testuren garapena, gainazal biofuntzionaletarako, osteointegrazioa bizkortzeko eta bakterioen aurka jarduten duten geruza biozidetarako.

3.    Mikroinjekzio bidez fabrikatutako osasun-produktuak

  • Mikroinjekzio bidez fabrikatutako polimero biobateragarrizko eta/edo biodegradagarrizko osasun-produktuen garapena.
  • Prototipoen fabrikazioa, diseinu-fasearen eta bideragarritasunaren laguntza gisa.
  • Injekzioaren simulazioa, hutsuneak betetzen direla bermatzeko.
  • Moldeen diseinua, fabrikazioa eta martxan jartzea.
  • Aurreserien fabrikazioa, merkaturatu aurretik.
  • Prozesuaren eta produktuaren monitorizazioa, akatsik gabeko fabrikazioa lortzeko.

4.    Bio industriarako ekipamendua

  • Espezifikazioak egitea, laborategiko prozesuak prozesu errepikakor eta erreproduzigarri bihurtzeko.
  • Laborategiko jardunbide egokien irizpideak betetzen dituzten ekipoen diseinua eta garapena.
  • Neurrira egindako soluzioak, mekatronikako, kontroleko, robotikako eta automatizazioko gaitasunen eta ezagutzen integrazioan oinarrituak. 
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu