Tekniker

Beam stopa ISISen front end test stand (FETS) berriarentzat

Helburua

Kobre puruaren arazoak saihesten dituen Beam Stop berri bat partikula-azeleragailuentzat.

Emaitzak

Aluminio ultrapuruzko Beam Stop hozte-sistemaduna, aktibazio-arazorik gabea eta nekearekiko erresistentea.

Beam Stopa, Aluminio ultrapurua, ISIS

ISISen FETS proiektuak (Oxford, Erresuma Batua) front end bat sortu du, hobea gaur egungo LINAC baino. Testuinguru horretan, ISISek IK4-TEKNIKERi eskatu dio H--zko pultsukako sorta baterako Beam Stop bat egiteko, kobre ultrapuruarekiko mendekotasuna gaindituko duena eta aktibazio-arazoak konponduko dituena.

IK4-TEKNIKERek Beam Stop eredu berri bat garatu du: aluminio ultrapuruzkoa, bozelketaz fabrikatua eta pultsukako partikula-sorta baten berezko eskaera termiko ziklikoak jasateko diseinatua. Beam Stopa urarekin hozten da, eta orain artekoak baino prestazio hobeak ditu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu