LUBMAT 2018 biltzarra babestu nahi duzu?

Data 19-02-2018 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

Lubrifikazioari, mantentze-lanei eta tribologiari buruzko LUBMAT biltzarraren seigarren edizioa aukera bikaina da sektoreko enpresa nagusiak elkartzeko.

2018ko ekainaren 5ean eta 6an, lubrifikazioari, mantentze-lanei eta tribologiari buruzko LUBMAT biltzarraren seigarren edizioa egingo da Donostiako Miramar jauregian. IK4-TEKNIKERek eta JOST Lubrifikaziorako eta Tribologiarako Institutuak antolatu dute.

“The closest encounter between science and industry” esloganaren pean, edizio honek foro berean elkartuko ditu komunitate zientifikoa eta sektoreari lotutako industria-eragileak.

Biltzarrak aukera bikaina eskaintzen du sektoreko enpresen jarduerak hedatzeko eta beren produktu eta zerbitzuak publiko espezializatuari zuzenean erakusteko, biltzarra babestuz.

Biltzarraren antolakuntzak arreta berezia jarri du babesletzarako hiru modalitate eskaintzeko orduan, interesa duten enpresen merkatuko premiei eta estrategiei egokitze aldera.

Gold Sponsor

  • Hiru inskripzio doan
  • Konpainiaren logoa egitarauan, biltzarraren webean eta biltzarraren bideo ofizialean sartzea
  • Banner-ak bilera-geletako pantailetan (ponentzien aurretik)
  • Poster korporatiboei bideratutako eremu bat (bilera-gela guztietan eta harrera-gunean)
  • Biltzarraren poltsan publizitatea duen materiala sartzeko aukera
  • %20ko deskontua stand batean

Silver Sponsor

  • Bi inskripzio doan
  • Konpainiaren logoa egitarauan, biltzarraren webean eta biltzarraren bideo ofizialean sartzea
  • Sponsor-ak hautatutako bezero batentzako prezio-murrizketa biltzarrean
  • Banner-ak bilera-geletako pantailetan (ponentzien aurretik)
  • Biltzarraren poltsan publizitatea duen materiala sartzeko aukera
  • %20ko deskontua stand batean

Bronze Sponsor

  • Inskripzio bat doan
  • Konpainiaren logoa egitarauan, biltzarraren webean eta biltzarraren bideo ofizialean sartzea
  • Sponsor-ak hautatutako bezero batentzako prezio-murrizketa biltzarrean

Informazio gehiago

Babesletza-aukerei eta -baldintzei eta LUBMAT biltzarrari buruzko informazio gehiago edukitzeko, babesletzen atala bisitatu daiteke biltzarraren webean.