Tekniker

Azpiegiturak

Energia-efizientzia

Segurtasuna eta mugikortasuna

  • Kontrola eta kudeaketa, energia-efizientziako irizpideekin
  • Bero-sareen kontrola eta kudeaketa (District Heating)
  • Material funtzionalak: gainazala aldatzea eta material berriak diseinatzea
  • Pertsonen trackinga, edukieren kontrola
  • Gune publikoen ebakuazioa
  • SmartCities: erraz ezartzen diren sentsoreak jartzea , eta informazioa kudeatzea eta datuak analizatzea, hiriaren portaera aurreikusteko.

IK4-TEKNIKERen, azpiegituren sektorea eraikinei eta instalazio handiei lotuta dago; esaterako, aireportuei, estadioei, garraiorako azpiegiturei, trenbideei eta antzekoei.

IK4-TEKNIKERek azpiegituren sektoreri egiten dion ekarpen teknologikoa bi arlotan aplikatzen da normalean:

Energia-efizientzia

  • Eraikinen energia-efizientzia. Batez ere, hirugarren sektorerako —adibidez, erakustazoka baterako— erabiltzen diren eraikinak. Hala, erabiltzen diren teknologiak horrelako instalazioen monitorizazioarekin eta kontrolarekin lotuta daude, kostu txikiarekin konfort-baldintza batzuk ziurtatzeko.
  • Hotza eta beroa banatzeko sareen modelizazioa eta kontrola. Alde horretatik, aplikazioa eraikinetatik haratago doa; barruti bateko bero-sare baten optimizazioa izan daiteke, adibidez.
  • Energia berriztagarria sortzeko aukera jartzea eraikinetan, eta biltegiratze-sistemak.
  • Materialen gainazala aldatzea, propietate estetikoak edo energetikoak emateko: automatikoki garbitzekoa, islen aurkakoa, emisio gutxikoa, etab.
  • Material berrien diseinua: printzipio aktiboak sakabanatuz edo kapsulatuz; adibidez, fase-aldaketako materialen (PCM) kasuan.

Segurtasuna eta mugikortasuna

  • Sentsorizazioko, ikusmeneko eta datuen tratamenduko teknologiak aplikatzen dira, edukiera kontrolatzeko eta gune publikoak ebakuatzeko; esaterako, futbol-estadioak edo metro-geltokiak, larrialdi-egoeretan.
  • SmartCities edo Hiri adimendunak, non garapenek laguntzen baitute eragileek eskainitako zerbitzuak eta hiriak gero eta hobeto egokitzea herritarrek zerbitzu horietaz egiten duten erabilerara.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu