Tekniker

XIX. ISEM biltzarra 2018

Data23-04-2018 - 27-04-2018 Data

Bizkaia Aretoa, Bilbo

ISEM biltzarra, elektrohigadura, fabrikazioa, mekanizazioa

2018ko apirilaren 23tik 27ra, “CIRP Conference on Electro Physical and Chemical Machining” ISEM biltzarraren 19. edizioa antolatu dute IK4-TEKNIKERek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Bilboko Bizkaia Aretoan.

Ezohiko fabrikazio-prozesuei dagokienez, mundu-mailako biltzar ospetsuenetakoa da hori. Bada, biltzarraren ikuspegia EDMn (elektrohigaduran) eta ECMn (mekanizazio elektrokimikoan) oinarritutako teknologietan zentratu bada ere, urteak dira beste "ezohiko" prozesu batzuk sartzen dituela (hala nola, ur-txorrotaren bidezko mekanizazioa, laser-teknologia eta beste prozesu hibrido batzuk), eta, azkenaldian, erreferentziazko biltzar ari da bihurtzen fabrikazio gehigarriaren arloan.

Edizio berriak gai nagusi hauek jorratuko ditu:

  • Elektrohigadurazko mekanizazioa (EDM)
  • Mekanizazio elektrokimikoa (ECM, ECDM)
  • Laser-bala bidezko mekanizazioa (LBM)
  • Prozesu kimikoak
  • Fabrikazio gehigarria
  • Prozesu hibridoak
  • Plasma-prozesuak
  • Estalketa elektrolitikoa
  • Ultrasoinuen bidezko mekanizazioa
  • Ur-txorrotaren bidezko mekanizazioa

IK4-TEKNIKERen parte-hartzea

IK4-TEKNIKERek, biltzarra antolatzeaz gain, hainbat hitzaldirekin hartuko du parte; baita Batzorde Zientifikoan eta Antolakuntza Batzordean ere.

ONA Electroerosión enpresak babesa eman dio biltzarrari. Elektrohigadura-makinak fabrikatzen dituen enpresa garrantzitsuenetako bat da hori mundu-mailan, eta, bestetik, aditua da elektrohigadura-teknologien garapenean.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez ISEM biltzarraren webgune ofizialera.

Informazio gehiagorako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu