Eusko Jaurlaritzak Amaya Igartua IK4-TEKNIKER-eko ikertzailearen jarduera profesionala aitortu du

Data 22-11-2018 IK4-TEKNIKER

Eusko Jaurlaritzak IK4-TEKNIKER zentroko ikertzailearen "lana, dedikazioa eta ilusioa" azpimarratu du, baita euskal zentro teknologikoa "gero eta bikainagoa" bihurtzearren egindako ekarpena.

Amaya Igartua IK4-TEKNIKER-eko doktorea Euskadiko zentro teknologikoetako eta ikerketa kooperatiboko zentroetako (CIC) ikertzaile nabarmenetarikoa aitortu zuten atzo arratsaldean Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua buru ziren ekitaldi batean.

Aintzatespen honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak Amaya Igartuaren "lana, dedikazioa eta ilusioa" nabarmendu nahi du, baita IK4-TEKNIKER zentroa "gero eta bikainagoa" bihurtzeko egin duen ekarpena ere, eragileen arteko "kolaborazio eraginkorra" sustatzeko eta I+G+b arloan "kalitatezko proiektuak" sortzeko.

Amaya Igartuak 1991etik lan egin du IK4-TEKNIKER-en, zentroko lehenengo doktorea izan zen eta 10 urtez tribologia unitateko burua izan da, non osagaien marruskadura, higadura eta lubrifikazioa ikertzen dituen. Urte hauetan zehar, unitatean zortzi doktore gehiago trebatu dira eta, hala, langileen maila zientifikoa gora egin du. Tribologiak kontaktuko gainazalen kalitatea eta iraunkortasuna handitzen laguntzen du eta osagaien bateragarritasuna eta inguruarekin duten elkarreragina aztertzen du.

Arlo honetan, ikertzailea makina eta saiakuntza-prozedura tribologikoak garatzen eta eratzen laguntzeagatik nabarmendu da; haien bidez, material eta lubrifikatzaile berriak martxan jarri nahi dira higidura erlatiboa duten osagai guztien (protesiak, errodamenduak, engranajeak, moldeak, zoruak, ehunak, junturak etab.) bizitza luzatzeko ingurune oldarkor ezberdinetan duten iraunkortasuna simulatuz (itsasoa, tenperatura altuak, huts altu altua). Egun, mota honetako ekipamendu gehienak IK4-TEKNIKER-en jarduten dute eta, beste batzuk, Audi, Fagor, Ederlan, Giozper eta Mecauto enpresa industrial famatuetan daude, besteak beste.

2017ko ekainaz geroztik, Igartuak materialen arloko hainbat ekintza koordinatzen ditu eta, gainera, material aurreratuen Europako plataformako (EUMAT) idazkari kidea da.

Hainbat proiektutan parte hartu izan du, besteak beste, 50 proiektu Europa mailan, 20 proiektu nazio eta eskualde-arloan eta, arlo industrialean beste 50 proiektu; haiei esker, industrian lortutako jakintza eta emaitzak partekatu ahal izan ditu.

Aintzatespen ekitaldi honek, Eusko Jaurlaritzak lehendabizi ospatzen duena, Lehendakaria eta sailburua buru izan ditu eta bilera pribatu horretan ikertzaileak eta bere familiak, IK4-TEKNIKER-eko zuzendari nagusia eta Teknologiako zuzendaria, Alejandro Bengoa eta Ana Aranzabe hurrenez hurren, ere izan dira.

Amaya Igartuak ekitaldi honetan IK4-TEKNIKER eta "zentro teknologikoaren ikerkuntza proiektuetan lagundu eta finantzatu duten" enpresak eta erakundeak "ordezkatzea" suposatzen duen "ohorea" azpimarratu du. "Proiektu hauei esker, IK4-TEKNIKER-en Europako tribologia laborategirik onenetarikoa finkatu ahal izan dugu", azaldu zuen.

IK4-TEKNIKER-eko ikerlaria nahiz gainerako ikertzaileak "bikaintasuna, espezializazioa eta merkatuarekiko hurbiltasuna" kontuan hartuta hautatu dituzte.

PDF deskarga