Tekniker

Aldi bereko multilaterazioa, makina-erremintaren egiaztapen bolumetrikoa egiteko

Helburua

Makina-erremintaren egiaztapen bolumetrikoa egitea ahalbidetuko duen irtenbidea garatzeko premia, egiaztapenaren denbora murriztuz eta neurketaren ziurgabetasuna %50 arte gutxituz.

Emaitzak

Makina-erremintaren egiaztapen bolumetrikoa egiteko teknologia garatzea, jarraipena egiteko gaitasuna duten eta aldi berean lan egiten duten interferometroekin. Era berean, ondoz ondoko multilaterazioak eskatzen duen denbora gutxituta hauteman ahalko dira makinaren hutsegite geometrikoak.

Egiaztapen bolumetrikoa, makina-erremintak, multilaterazioa, neurketa

Makina-erremintaren egiaztapen bolumetrikoa egiteko irtenbideak (multilaterazioan oinarrituak) neurketa-sistema bakarra erabili ohi du, sekuentziala, makina baten geometria lan-bolumen osoan egiaztatzeko.

Metodologia horri jarraikiz, makina-erremintak hainbat aldiz errepikatzen du neurtu behar diren puntuen hodeia, neurketa-sistemak hainbat tokitatik neurtu ahal izan ditzan puntu horiek.

Ondoz ondoko egiaztapen bolumetrikoak, beraz, makina-erremintak egiaztapen-aldi guztian errepikakortasun-betekizuna ziurtatzea eskatzen du, baina hainbat faktorek eragin diezaiokete betekizun horri; hala nola, deriba termikoak, makina-erremintaren errepikakortasun mekanikoak edo neurketa-sistemak denboran duen desegonkortasunak.

IK4-TEKNIKERek ZAYERekin baliozkotu du metodologia hori (makina fresatzaileak eta mekanizazio-zentroak fabrikatzen ditu enpresa horrek).

Horretarako, jarraipena egiteko gaitasuna duten hainbat interferometro (Tracker laserra edo Tracer laserra) erabiltzen dira makina-erremintaren puntuen hodei bolumetriko bakarra egiaztatzeko eta, horrela, makinaren hutsegiteak denbora-tarte laburrean (20-30 minutuan) atzemateko, makina-erremintaren neurriaren arabera; izan ere, ondoz ondoko multilaterazioan, 6-8 ordu behar izaten dira lan hori egiteko.

Makina-erramintaren deriba termikoa hein handi batean neurketatik bertatik kentzea da irtenbidearen onura nagusia, neurketa bolumetrikoaren ziurgabetasuna %50 arte txikiagotzea ekartzen baitu horrek.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu